6 de octubre de 2014

«Gure min guztiak dena egonkor bihurtu nahi izatetik datoz»

Mendia ez bezala, itsasoa aldakorra iruditzen zaio Aristiri. «Mendia beti dago berdin. Nire haurtzaroan Urrestillan ezagutu nuen haitza hantxe dago orain ere, orduan bezala. Itsasoa, aldiz, beti ari da aldatzen. Joan-etorrian, kolorea aldatzen zaio, aldatzen zaio bolumena, aldatzen zaizkio olatuen neurriak, haizea… Bizitzaren aldakortasunarekin harreman handiagoa du itsasoak mendiak baino. Gaztetan uste izaten duzu bizitza gauza egonkor eta tinko bat dela, edo hala izan dadin nahi izaten duzu. Baina gero bizitzak jarritako pareta guztiak gainditzen ditu, eta ohartzen zara bizitza aldakorra dela eta beti izango dela aldakorra. Iragankorra dela. Eta gure min guztiak dena egonkor bihurtu nahi izate horretatik datozela. Horretarako daude sortuak tradizioak, erakundeak, instituzioak, ezkontzak, eskolak… guk dauzkagun errito eta festa guztiak, lagunarteko asteroko afariak…».
Jatorria Berria egunkaria 2014-10-01 IKUSI hemen osorik

1 comentario:

  1. Atzeginez irakurri ditut Pakoren hausnarketak, bizitzaren aldakortazunari buruz, itsasoa eta mendia, tradizioak, metafora bezela hartuz.
    Gogo biziarekin nago bere azken liburua irakurtzeko "Urari ostutako poemak"
    Urriaren hasieran argitaratua izan da.

    ResponderEliminar